Erreserba motak
Gertu Kulturan erreserbak egitea oso erraza da. Jarraian, sarrerak erreserbatzeko prozesua azalduko dizuegu.
Kultura-eskaintza bi erreserba moduren bidez dago eskuragarri
Zuzeneko erreserba edo eskaera bidezkoa, urte osoan zehar
Deialdi bidez, programatutako egunetan. Denboraldian zehar hainbat deialdi egiten dira. Deialdi horietan, kultura-sustatzaileek proposamenak egiten dituzte eta zentroek jarduerak eska ditzakete, zozketa bidezko esleipenean sartzeko.
Zuzeneko erreserba
Jarduera edo ikuskizun baterako sarrerak zuzenean eskatzea
Deialdietan ageri diren denboraldiko jarduerez gain, programatzaile kulturalek hainbat ikuskizun erreserbatzeko eskaerak irekita utz ditzakete urte osoan zehar.
Beraz, nahi dituzuen jarduerak zuzenean erreserba daitezke, deialdiaren epean egon beharrik gabe.
Jarduera batzuen kasuan, beharrezkoa da aurrez eskatzea: erreserbatu eta programatzailearen erantzunaren zain geratu.
Denboraldi-deialdia
Jarduerak aurrez hautatu eta sarreren zozketan sartu
Gertu Kulturak sarrerak banatzeko sistema bidezkoa eta gardena du, gizarte-zentro eta -zerbitzu guztiek aukera berdinak izan ditzaten.
Prozesuaren urrats bakoitzak bere epeak ditu, Deialdi Egutegian zehaztuta. Sarrerak banatzeko bi txanda egiten dira beti, gogokoen dituzuen jarduerak erreserbatzeko aukera gehiago izan dezazuen.
